Krisma eta idazlan lehiaketen epeak zabaldu dituzte
Urretxuko eta Zumarragako udalek antolatutako Gabonetako Krisma eta Idazlan lehiaketek 26. ekitaldia dute aurtengoa. Dagoeneko ireki dute lanak uzteko epea. Krisma lehiaketan LHko 1. eta 6. maila arteko ikasleek parte hartu ahal izango dute. Idazlan lehiaketan adina mugatu, eta LHko 3. eta 4. mailako ikasleek parte hartu ahal izango dute. Lanak kultur etxeetan uzteko azken eguna abenduaren 3a da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide