Palestina Zelai Arizti kultur etxeko sarrerako paretan
Antzine Biain zumarragarraren ekimenez ‘Palestina erresistitzen ari da, Palestina existitzen da’ erakusketa osatzen duten argazkiak ikusgai daude Zumarragako Zelai Arizti kultur etxeko sarreran. Bilduma ikusteko azken eguna azaroaren 11 da. Biainek argazkiak artista palestinarrek egindakoak direla nabarmendu du, “askotan hitz egiten dugu hango egoeraz, zailagoa da hango testigantza zuzenean jasotzea”. Argazkiek gatazka irudikatzen dute, “samina ikusten da, baina esperantza ere bai”. Biainek koaderno bat jarri du erakusketan ikusleek mezuak idatz ditzaten, “mezu horiek Palestinara bidaliko ditugu”.
Biaini egindako elkarrizketa bihar, Goierriko Hitzan
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide