‘Potologuak’ lana aurkeztuko dute etzi Zelai Arizti aretoan
Antzerki Denboraldiaren barruan Txintxetak produkzioak Potologuak antzezlana taularatuko du etzi, 22:30ean Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Hiru aktore igoko dira aretoko taulara: Nagore Aranburu, Egoitz Lasa eta Mikel Pagadi. Sarrerak 10 euroan salduko dituzte –gazte txartelarekin erosiz gero 7 euroan–. Sarrera salmenta egiteko 21:30ean irekiko dute aretoko leihatila.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide