Beloki pilota elkarteak II. Txapelketa Herrikoian izen-ematea ireki du. Abenduaren 6a baino lehen eman behar da izena,
pilotaherrikoia@hotmail helbidera deituta (bikotearen izen-abizenak eta telefono zenbaki bat utzi behar dira), Beloki pilotalekura joanda (astelehenetik ostegunera, 18:00etatik 20:00etara) edo bertara deituta (943 72 02 93). Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu behar du. Parte hartzaile bakoitzari kamiseta bat oparituko diote.
Parte hartzaileek zenbait baldintza bete behar dituzte: esku pilotan federatuak ez izatea, bizitza Urretxu-Zumarragan egitea eta 16 urte baino gehiago edukitzea.
Partidak pilota goxuarekin jokatuko dituzte, urtarriletik aurrera. Ligaxkako partidak larunbat goizetan jokatuko dira eta kanporaketak Goñiren omenezko partiden aurretik (asteazkenetan, otsailetik aurrera).
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide