Giza eskubideen bortxaketari buruzko erakusketa
Gaur, 19:00etan, Giza eskubideen bortxaketen memoria Kolonbian erakusketa irekiko dute Urretxuko Juan de Lizarazu aretoan. Erakusketa hau Euskal Herrian errefuxiatutako kolonbiarren Bachué elkarteak antolatu du. Elkarteko kideek bisita gidatua egingo dute eta ondoren mokadutxo bat eskainiko da. Erakusketa hilaren 16a arte egongo da Urretxun.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide