Nazioartean nola saldu azalduko dute hilaren 20an Sortzen enpresa haztegian
Uggasa garapen agentziak, Gipuzkoako Bazkundearen eta Aldundiaren laguntzarekin, Nola saldu nazioartean, bitartekariekin edo gabe jardunaldia antolatu du hilaren 20rako. Saioa 15:00etan hasiko da. Asteko, Amaia Ferrok, Bazkundeko Nazioartea arloko zuzendariak, merkatu batera sartzeko bide ezberdinak aztertuko ditu. Ondoren, zuzeneko eta zeharkako sarbideei buruz mintzatuko da. Bukatzeko, parte hartzaileen galderak erantzungo ditu. Jardunaldi hau doan da eta Goierri garaiko enpresei zuzendua dago. Informazio gehiago nahi dutenek, 943 72 58 29 zenbakira dei dezakete.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide