Deskargako bide berria apirila eta abuztu artean prest
Gipuzkoako Foru Aldundiak aurreratu du 2015eko apirila eta abuztu artean Deskargako errepide berria irekiko duela. Bi bideko errepideak 23 kilometro hartuko ditu Beasaindik Bergararaino. Aurrera doaz lanak Urretxu-Zumarraga eta Antzuola arteko zatian, tunela barne, eta Antzuola eta Bergara arteko zatian 21 milioi euro inbertituko ditu aldundiak datorren urtean.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide