Stop Istripuak taldeak antolatutako
Oinezko, ez hondatu zure bizitza argazki lehiaketan hautatutako hamabi argazkiak ikusgai daude Zumarragako Zelai Arizti kultur etxeko sarreran. Argazkiak azaroaren 17ra arte egongo dira Zumarragan. Ikusleek gogoetaren bat idatziz uzteko koaderno bat jarri dute Zelai Arizti kultur etxeko sarreran bertan, argazkien ondoan.
Stop Istripuak taldeak Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban egiten du lan. Aholkularitza da bere jardunaren ardatza; aholkularitza juridikoa, psikologikoa eta soziala eskaintzen dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide