Field target tiraldia egingo dute Ispillan esklerosiaren alde
Field Target elkarteak siluetei jotzeko tiraldia egingo du Zumarragako Ispilla kiroldegian igandean. Tiraldia Ademgi Gipuzkoako esklerosi anizkoitzaren elkartearen eskutik egingo dute. Izen-ematea 09:30ean irekiko dute kiroldegian bertan, eta 10:30ean ekingo diote tiraldiei. Amaitzean sariak banatuko dituzte parte hartzaileen artean eta jasotako diru guztia Ademgi elkartera bideratuko dute Field Target elkartekoek.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide