Xabier Zaldua Gurrutxazpi aizkolari zumarragarra pattal ibili da azken urtean. Bere egoera iraultzeko tenorea heldu dela, eta Urretxu-Zumarragako giza proba taldekoekin hitzartu du igandeko herri kirol erakustaldia. Neurketa harik eta orekatuen egon dadin aurrez lanak egiteko beharko duten denbora neurtu dute. Zalduak 54 ontzako 10 kanaerdiko egur mozteko 25 minutu inguru behar ditu eta giza proba taldekoek 770 kiloko Zumarraga harriari tiraka tarte horretan 35 bat plaza egin ahal dituztelakoan daude. Hain zuzen, hori da igandean, Buzkantza Egunaren egitarauaren baitan, eguerdi partean Euskadi plazan egingo duten erakustaldiaren funtsa.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide