Euskararen aldeko mosaikoa, 1.000 lagunen argazkiekin
Merkataritzan euskara bultzatzeko kanpainaren barne, Goierri garaian mosaiko bat egitekoak dira. Egitasmoarekin bat egiten duten 1.000 herritarren argazki bertikalak behar dituzte. 14 urtetik gorako edonork bidal dezake bere argazkia, pozikgainera@gmail.com helbidera eta Whatsapp bidez 628 75 99 48 telefono zenbakira. Mosaikoak 2×1,2 metroko neurria izango du eta martxoaren 15ean aurkeztuko dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide