Musikariek Santa Zezilia ospatuko dute ostegunetik aurrera
Urretxu eta Zumarragako musika taldeek hainbat kalejira eta emanaldi eskainiko dituzte Santa Zezilia ospatzeko. Ostegunean, 17:30ean, musika eskolako ikasleek kalejira egingo dute. Larunbatean, berriz, lau kalejira eta kontzertu bat egongo dira. 11:30ean dultzaineroek eta Iparragirre Balerdi musika tailerrekoek joko dute herriko kaleetan, 12:00etan musika eskolako trikitilariek eta 19:00etan Antzinako Ama eta Lizarriturri txistulariek eta Goiargi abesbatzak, alde batetik, eta Zumarragako musika bandak, bestetik. Ordu berean, musika eskolako Big Band ikasleek kontzertua egingo dute Areizaga-Kalebarrenen.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide