Goierriko Osakidetzako langileak grebara deituta daude bihar
Osakidetzako sindikatuek mobilizazioen egutegiari segida emango diote bihar. Gipuzkoako langileak grebara deituta daude 08:00etatik 22:00etara. Satse, ELA, LAB, Medikuen Sindikatua, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek salatu dutenez, Osakidetzak ez du negoziaziorako “borondaterik” agertu, eta “gezurretan” aritzea leporatu diote, mobilizazioekin soldaten igoera eta jardunaldi murrizketa nahi dutela esan duenean. Biharko grebak Zumarragako Ospitaleari eragingo dio, baita Goierriko beste osasun zerbitzu guztiei. ELAtik esan dutenez, “aurreko lanuztean baino jarraipen handiagoa espero dugu biharkoan”.
Goierrin ez dute ekintzari egingo, izan ere, langileak Donostian 12:00etan deitutako manifestaziora joatekoak dira. Manifestazioa Bulebarretik aterako da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide