Gorka Zufiaurrek ‘Fuego’ pelikula estreinatu du Jose Coronadorekin
Gorka Zufiaurre aktore urretxuarrak Fuego pelikula estreinatu du, Xixongo zinemaldian. Filmea Luis Mariasek zuzendu du eta Jose Coronado, Aida Folch, Leire Berrocal, Montse Mostaza eta Jaime Adalid aktoreek parte hartzen dute. Ostiralean Goierrin emango dute: 19:30ean Zumarragan eta 22:00etan Beasainen. Zumarragako saioan Zufiaurrek, Berrocalek eta Mariasek parte hartuko dute eta Beasaingoan azken biek bakarrik.
ETAk lehergailu bat jarriko du polizia baten autoan eta bere emaztea hil egingo da eta bere semeak hankak galduko ditu. Poliziak (Jose Coronado) mendekua nahi du eta lehergailua jarri zuenaren emaztea hiltzen eta bere semearen hankak mozten saiatuko da. Zufiaurre lehergailua jarri zuen presoaren semea da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide