Ostadarren Urretxu eta Zumarragako mendizaletasunaren hastapenari buruzko erakusketak, harrera bikaina
Ostiralean Urretxu eta Zumarragako mendizaletasunaren hastapenari buruzko argazki erakusketa ireki zuen Ostadar mendi taldeak Juan de Lizarazu aretoan. Herritar asko elkartu ziren inaugurazio ekitaldian eta argazki zaharrek ikusmin handia piztu zuten. Mendizaletasunaren historiari eta garai bateko arropa eta materialari buruzko testuak ere ikus daitezke. Erakusketa igandea bitartean egongo da zabalik: asteartetik igandera, 17:30etik 20:30era.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide