Zumarragako behin-behineko biztanleria kopurua ez da 10.000 bizilagunera iristen
Hautesle-errolda osatzeko egiaztatze prozesuan ari da Espainiako Estatistika Institutu Nazionala (EIN). Egiaztatze prozesu hori udalerrietako administrazioekin egiten du, eta Zumarragara urtarrilaren 1a aintzat hartuta bidalitako proposamena 9.941 bizilagunena da. Zumarragako biztanle kopuruaren gorabeherak badu berezitasun bat, hain zuzen, 10.000 biztanletik gora edo behera egotea oso esanguratsua dela, esate baterako, udalbatzarreko zinegotzi kopurua ezartzerakoan. Zumarragako Udalak EIN-i bidalitako azken kopuruak 9.984 bizilagun hartzen ditu, eta udala EIN-ek hamabost egun barru bidaliko duen azken datuaren zain dago. Behin betikoa izango den arren, EIN-ek erreklamazio epe bat emango dio udalari. Edozein modutan, biztanleria ez bada 10.000 bizilagunera iristen datorren urteko udal hauteskundeetan aldaketak sortuko dira, hala zinegotzi kopuruan nola indar banaketan.
Informazio osoagoa eta azken urteotako eboluzioaren grafikoa bihar, Goierriko Hitzan
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide