Brasilgo hainbat oihalgintza enpresatako ordezkari Urretxun eta Zumarragan izan dira
Antioko Interpretazio Zentroan elkartu ziren atzo Brasil hegoaldeko Santa Catarina lurraldeko hainbat oihalgintza enpresatako ordezkariak eta Goierri garaiko zenbait enpresatako ordezkariak. Uggasa garapen agentziaren bitartez elkartu dira, eta atzerritarrei Hazten Ikasten proiektuaren berri eman diete, baita bailaran burutzen ari diren beste proiektu batzuen berri ere. Bisitariek bertatik bertara ezagutu zuten Zuri Zuri enpresa, non garbiketa, lehortze eta lisatze prozesua ikusi zuten.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide