700 bat haur eta guraso euripean, ohitura osasuntsuen alde dantzan
Zumarragako Argixao zelaian Zumarragako, Urretxuko eta Legazpiko 700 bat haur, gaztetxo eta guraso bildu dira Minbiziaren Aurkako Elkarteak egindako Martxa Berdera. Ohitura osasuntsuak gazteengan uztartzea da ekintzaren helburua. Sei buelta eman dizkiote atletismo pistari oinez, eta ibilbidean hainbat geldialdi egin dituzte eskola kiroleko monitoreek gidatuta. Ibilaldia amaitu dutenean zunba saioa egin dute. Hori guztia euripean egin dute eta parte hartzaileek mela-mela eginda amaitu dute saioa, hala ere, ez diote amaierako zunba saioari muzin egin eta ume zein heldu ugarik gorputza astindu dute. Datorren urtean Beasainek egingo du ekintza. Zumarraga eta Urretxuko udal ordezkariek lekukoa pasa diote Beasaingo ordezkariari.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide