Aurrera begirako ekintzak definitzen ari dira Sarralden
Urretxuko Udala Sarralde enpresako gune bat txukundu eta herritarrek erabiltzeko prestatzen ari da. Gaur, han bertan, aurrea begirako ekintzak definitzen ari dira hainbat herritar zein eragile. Finean, ekintzen planifikazioa egiten ari dira gunea txukundu eta sorgune bihurtzeko eman beharreko urratsak adosteko. Arkitekturaren ikuspuntu ezberdinak uztartu nahi dituzte. Bide batez, arkitekturatik abiatuta ere egiten ari diren lana gizarteratu nahi dute. Ibon Salaberria Talde Motorreko kidearen hitzetan, “urretxuarrei bidea erraztu nahi diegu arkitekturaren jarduna gertutik ikusteko, are gehiago, auzolana eta arkitektura era kolektiboan egitea da gure helburua”. Gunea abenduaren 28an egingo duten truke azoka alternatiborako prest egotea nahi dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide