Urretxu-Zumarragako Panteras taldeak rap-a oinarri duen bideklipak irabazi du Beldur Barik ikus-entzunezko lanen aurtengo lehiaketa 18 eta 26 urte arteko kategorian. Eta guk zer? lana izan da lehen kategorian (12 eta 17 urte bitartekoa) irabazlea, durangar neska talde batek bidalitako lana da. Sari banaketa egiten ari dira orain Urretxuko Labeaga aretoan.
Goierri garaiko taldearen lanean, neska taldeak epaimahaikideen arabera,
“beraien jarrera eta letrekin, nesken inguruko estereotipo sexistekin hautsi dute orain dela gutxira arte oso maskulinizatuta izan den musika estiloan aurkeztu izanagatik: rap-a. Abestiarekin, gainera, indarkeria sexistaren aurkako emakumeen indarra eta batasuna adierazten dute”.
Durangoko (Bizkaia) neska taldearen lanean Beldur Barik jarrera sumatu du epaimahaiak, “hizkuntzaren erabilera sexistak emakumeengan eragiten duen ikusezintasuna eta bazterketa ikusi arazten delako”
Eta guk zer? lanaren egileak: Yaiza Iglesias, Paule Arnaez eta Ane Martinez dira
Urretxu-Zumarragako Panteras taldeko kideak: Sara Dominguez, Samantha Reyes, Rocio Ferrero, Belen Ferrero, Iratxe Aldaburu, Natalia Alvarez eta Eztizen Agirresarobe.
Talde bakoitzak 500 euro bana jasoko du sari gisa.
Lehen kategoriako aipamen berezia Durangoko Game Over bideoak jaso du gazteek, jai giroan ohikoak diren erasoak identifikatu dituztelako, “baina, batez ere, protagonistek modu aktiboan egiten diotelako aurre”. 300 euroko saria jaso dute.
Bigarren kategoriako aipamen berezia Bizkaira joan da ere. Hain zuzen, Arrigorriagatik bidalitako Maitekiro lanari eman diote, non “emakumeei igorritako agindu pila identifikatzeaz gain, emakumeen autoestimua indartzen duten”.
Herriko sariaKateak moztu, libre izan lanari eman diote Beldur Barik programaren webgunean boza eman dutenek. Lanak 828 botu jaso ditu. Egileek 300 euro jasoko dituzte.
Ikus-entzunezko ekoizpen onenaren saria eman dute aurten lehenengoz. Donde empieza todo Donostiatik bidalitako lanak jaso du.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.