Atzo arratsaldean Abenduko Feria ospatu zuten Urretxu eta Zumarragako baserritarrek. Ohitura zaharrari jarraituz, Gernikako Arbola plazan pasa zuten arratsaldea. Bertan, baratzeko produktuen postu bat jarri zuten eta abereak egon ziren ikusgai. Parte hartzaileen artean txekor bat, lanabesak eta bertako produktuen saski bat zozkatu zituzten. Txekorra Zuloaga baserriko Cipriano Arangurenek eraman zuen eta saskia Dornaldegi baserriko Lurdes Mintegik.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide