Asteburuan berriro ireki dute Urretxu-Zumarragako gaztetxea, hilabete batzuez berrikuntza lanetan aritu ondoren. Paretak margotzen eta beheko solairua txukuntzen jardun dira, eta leihoetako pegatinak ere kendu dituzte, kanpoko argi gehiago sar dadin. Larunbatean egin zuten irekiera, egun osoko egitarauarekin. Bazkaria izan zuten, jolasak, bideo emanaldia eta afaria ere bai. Gauean, berriz, gaztetxea goraino bete zen Salda Badago herriko taldearen kontzertuan.
Gaztetxeko kideak, ordea, ez dira gaztetxearen kanpoko itxura aldatzearekin konformatzen. Gaztetxearen funtzionamenduan ere egin nahi dute aldaketa. «Konturatu ginen beti jende berdina ibiltzen zela gaztetxean, eta lan egiteko modua birplanteatzeko beharra ikusi genuen, gazte gehiago erakartzeko», adierazi du Eider Urrestarazuk. Hori dela eta, hausnarketa prozesu batean murgilduta daude Urretxu-Zumarragako gaztetxekoak.
Larunbatean, esaterako, irekiera egunean, tertulia antolatu zuten eguerdian. Herriko gazteekin bildu ziren, eta gaztetxea nola ikusten zuten galdetu. Taldetan banatuta, gaztetxearen lan dinamika berriak nolakoa izan beharko lukeen eztabaidatu zuten denen artean, sortzen ziren ideiak paperetan idatziz. «Belaunaldi berriek gaztetxea nola ikusten duten jakin nahi dugu», adierazi du Nerea Altolagirrek; «gaztetxekook egin izan ditugu hausnarketa prozesuak, baina kanpokoen ikuspuntua falta zitzaigun». Orain arteko funtzionatzeko modua nola hobetu dezaketen jakin nahi dute dinamika horien bidez.
Gaztetxea askotan parrandarekin eta kontzertuekin lotzen da Urrestarazuren eta Altolagirreren ustez. «Gaztetxeak hori baino zerbait gehiago ere eskaini behar du, ordea». Horregatik, berrikuntza prozesuan herriko gazteen laguntza eskatu zuten, prozesuan inplika zitezen, eta gaztetxea benetan zer zen ikus zezaten. Asteburuko tertulian sortutako ideiak kontuan hartuta, berriz, ekintza gehiago antolatu nahi dituzte gazteak erakartzeko.
MusiKUaldia abenduan
Abenduaren amaieran MusiKUaldia egingo dute Urretxu-Zumarragako gaztetxean. Kontzertuak izango dira egun horieta, eta ordurako ere erakarri nahi dute jende berria.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.