Urretxuko Udalak Santa Lutzi eguneko pilota jaialdirako hamabost sarrera zozkatuko ditu
Urretxuko Udalak Santa Lutzi eguneko pilota partidetarako hamabost sarrera zozkatuko ditu. Zozketan Urretxuko langabetuek eta ikasleek parte har dezakete. Horretarako, asteazkenean edo ostegunean eman behar da izena, kultur etxean. Zozketa ostiralean egingo da eta sarituen izenak udalaren webgunean jarriko dira.
Santa Lutzi egunean bi partida jokatuko dira Ederrena pilotalekuan. Lehenengoan, Ezkurdia eta Tolosa, Altuna III eta Cecilioren aurka arituko dira. Bigarrenean, Xala eta Rezustak, Aritz Lasa eta Zubietaren aurka jokatuko dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide