Badator Gabiriaren omenezko bertso gaua
Luzio Gabiriaren (Gabiria 1923-Urretxu 1986) omenezko bertso jaialdiaren 27. ekitaldia da biharkoa. Urtero puntako bertsolariak biltzen dira Zumarragako Zelai Arizti aretoan egin ohi den jaialdira, eta aurten ez da gutxiagorako izango. Hain zuzen, Igor Elortza, Jone Uria, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus igoko dira aretoko taulara. Jaialdia 22:15ean hasiko da.
Luzio Gabiria Bekoetxe baserrian jaio zen, Gabirian. Bertsolaritzarekiko zaletasuna haurra zela sortu zitzaion. Gerora, bertso munduarekin lotura estutuz joan zen, eta bertsolaritza sustatzeko lan handia egin zuen. Garai hartan orain baino zailagoa zen bertsoekiko zaletasuna gazteengan zabaltzea. Baina, txapelketak antolatu, epaile gisa egin eta bertsoak kantatuz hauspotu zuen Gabiriak bertsozaletasuna.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide