Gospel kontzertua etzi Zelai Arizti aretoan, doan
Zumarragako Udalak antolatuta gospel kontzertua dago Zelai Arizti aretoan etzi, 13:00etan. Bergarako Orfeoia, Bergarako Orfeoi Gaztea eta hogei musikariz osatutako ganbara-orkestrak eskainiko dute kontzertua. Sarrea doan da. Bestalde, Zumarragako Musika Bandak Sakanako Haize Berriak taldearekin eta Felix Linaresekin abenduaren 21ean, Zelai Arizti aretoan, eskainiko duten kontzerturako sarrerak gaur salduko dituzte Zelai Arizti aretoko leihatilan 19:00etatik aurrera.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide