Taupadak dira larunbateko kontzertuaren ardatza
Zumarragako Antxiñako Ama txistulari taldearen aurtengo jardunak goia joko du larunbatean, 19:30etik aurrera, Beloki frontoian egingo duten kontzertuan. Ez dira bakarrik egongo, bidelagun ugari izango dituzte taula gainean. Aurtengoan, Taupadak izenburua jarri diote emanaldiari. Taupada horien jiran Mariaje Arratibel Antxiñako Ama taldeko kide eta zuzendariaren esanetan, «taupada azkarrak zein mantsoak, motzak nahiz luzeak bilduko ditugu. Jakina, norberak bere taupada eramango du; bakarra, errepikatzen ez dena, alegia».
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide