Irabazi-Ganemos alderdia aurkeztu dute, "gizartea aldatu nahi duen ezkerra" ordezkatzeko
2015eko udal hauteskundeei begira, proposamen berri bat aurkeztu dute Urretxu-Zumarragan: Irabazi-Ganemos alderdia. Zelai Ariztin egindako aurkezpenean azaldu dutenez, “gizartea aldatu nahi duen ezkerra ez dago ordezkatuta udaletxeetan, eta hutsune hori betetzeko asmoarekin” aurkeztuko dira. Talde honen sorrera, “lan handi baten emaitza” ere badela azaldu zuten, “erakunde ezberdinek eta pertsona independienteek egindako lanaren fruitua”.
Alderdia herritarrei irekita dago, eta asanblada bidez funtzionatuko du. Momentuz programarik ez dute, baina bai oinarri edo linea estrategiko batzuk: Gardentasuna, elkartasuna, giza-eskubideak, berdintasuna, laikotasuna eta euskaren eta hezkuntza publikoaren defentsa azpimarratu dituzte. Oinarri horien gainean eta “jendearen parte-hartzearekin” landuko dute hauteskunde programa.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide