Euskal presoak etxeratzearen alde elkarretaratzeak
Gabonetan ere euskal presoak eta iheslariak etxeratzearen aldeko elkarretaratzeak egingo dituzte urretxuarrek eta zumarragarrek Areizaga-Kalebarren plazan. Hiru elkarretaratze egongo dira: Gabon gauekoa 19:30ean izango da, urteko azken ostiralekoa 20:00etan eta Gabon Zahar egunekoa 19:30ean.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide