Ostiraletik larunbatera, BiTartean merkatari elkartearen Olentzero erraldoia Urola ibaira bota zuten. Gau hartan txikizio gehiago egin zituzten bi herriotan. Tartean, gaztetxeko leiho batzuk puskatu zituzten. Gazteek inguru honetan azaldu diren pintaketa faxista batzuekin lotu dute gaztetxeko txikizioa eta ez zen harritzekoa izango gaztetxekoa egin zutenak izatea Olentzero errekara bota zutenak. Jende asko hurbildu zen Olentzeroren panpina ikustera. Guztiei gaizki iruditu zitzaien egindakoa, noski, baina umorez hartu zuten. 10:00ak aldera Urretxuko brigadako Juanjo Sagastibeltza Udalaren kamioiarekin azaldu zen eta, Aitor Esnal zumarragarraren laguntzarekin, Olentzero errekatik atera zuen. Eguerdirako bere tokian zegoen.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide