EH Bilduk Udal aurrekontu proiektuari ezetza eman izanaren arrazoiak eman ditu
EH Bildu koalizioak ezezko botoa eman zion PSE-EEk aurkeztutako 2015eko udal aurrekontu proiektuari. Koalizio abertzaleak ezezkoa arrazoitu du: agortutako gobernu eta eredu baten azken aurrekontuak ziren, sentikortasun sozial eza agertzen dute, ingurumen hauskortasunari ez diote erreparatzen, parte hartzean hutsunea ikusi dute eta jarduera ekonomikoari bultzada emateko biderik ez dute aurkezten. Sozialistek aurkeztutako eta PPren botoarekin gehiengo osoz onartutako aurrekontuetan, “ez dago ideiarik, ezta egitasmo interesgarririk, baina dagoen guztia mozorrotu nahi izan dute pertsonalismoz eta aspaldi ikusi gabeko lidergokeriaz”.
Bihar, Goierriko Hitzan arrazoi guztiak xehetuta
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide