Beloki pilotalekua, granate kolorekoa
Zumarragako Udalak granate kolorez margotu du Beloki pilotalekua. Koltxoiak ere berritu ditu. Goikoan, Zumarraga hitza eta esku erraldoi bat jarri ditu. Berrikuntzak atzo estreinatu zituzten, DV-Bankoa pilota txapelketako finalak zirela eta. Jendeak harridura erakutsi zuen, granate koloreko pilotalekuak ez baitira batere ohikoak. Pilota zaleei asko gustatu zitzaion frontoia. Partidei dagokienez, amateur mailako finalean, Iker Irribarria aramarrak eta Aitor Irustak 22 eta 7 irabazi zieten Eneko Labaka eta Eneko Aizpitarteri. Promesa mailako finalari dagokionez, Unai Lasok eta Jon Erasunek (Juan Manuel Erasun segalariaren semeak) 22 eta 18 irabazi zieten Ander Errandonea (Inaxio Errandonea pilotariaren semea) eta Mikel Urizarri.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide