Elkarretaratzea deitu dute astelehenerako Peio Galvezi elkartasuna adierazteko
Datorren astelehenean, urtarrilak 12, Espainiako Entzutegi Nazionalean 04/08 sumarioaren epaiketa hasiko da. Auzi honetan 35 kide epaituko dituzte Batasuna, ANV eta EHAK erakundeen baitan 2055etik 2007ra bitartean egindako lan politikoagatik. Epaituen artean Peio Galvez zumarragarra dago, eta Galvezi elkartasuna adierazteko elkarretaratzea deitu dute astelehenerako Zumarragako udaletxearen aurrean, 19:30ean.
Galvez 2008ko otsailaren 11n atxilotu zute Gasteizko Legebiltzarrean Ezker Abertzalea taldearen prentsa arduradun lanetan zebilela. Urte eta hiru hilabete kartzelan eman eta gero, aske utzi zuten fidantzapean, mugimendu askerik gabe hamabostero sinatu beharra ezarrita.
Epaiketa zazpi urte beranduago hasiko da eta epaituek 10 urteko mehatxuari aurre egin beharko diote.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide