Korrika antolatzeko herri batzordeak eratzeko bilerak
Martxoaren 19tik 29ra Korrikaren 19. edizioa egingo dute eta Goierri garaiko arduradunak, Aitor Gordok, bilerak deitu ditu herri batzordeak eratzeko. Urretxuko eta Zumarragako bilera asteazkenean izango da Zelai Arizti kultur etxean eta Legazpikoa ostegunean udaletxe atzealdeko lokalean. Bi bilerak 18:30ean hasiko dira.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide