Alemanen 'EnTRENvistas' erakusketa ikusgai egongo da Zelai Ariztin
Josemari Aleman diseinatzaile zumarragarraren margolanak eta bideoa ikusgai egongo dira Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean datorren ostiraletik aurrera. Erakusketa Norteko Ferrokarrilaren Irun-Madril lerroa –bide batez, Zumarragako geltokia– inauguratu zutela 150 urte bete berri direnean ekarri du Zumarragako Udalak. Trenbidearekin lotutako paisaiak bidaiarien begietatik irudikatu ditu Alemanek 24 margolanetan. Bideoan bidea egin du diseinatzaileak, trenak gordetzen duen iheskortasunarekin. Erakusketa ostiralean 19:00etan inauguratuko dute kultur etxean.
Bihar Alemani elkarrizketa Goierriko Hitzan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide