Korrika herri batzordea sortzeko bilera dago, bihar
Bihar, 18:30ean, Korrika herri batzordea sortzeko bilera egingo dute Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Martxoaren 19an abiatuko da Urepeletik (Behenafarroa) eta martxoaren 29an iritsiko da Bilbora (Bizkaia) 19. Korrika. Korrikaren inguruko lanak koordinatzeko batzordea sortu nahi dute Urretxuko eta Zumarragako eragileak eta taldeak elkartuta.
Zalantzak, iradokizunik edo bileraren aurretik izena eman nahi izanez gero, 688 60 88 48 edo 678 68 69 48 telefonoetara deitu daiteke, baita aek.aitor.g@gmail.com e-postara idatzi.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide