Alde zaharreko mosaikoa auzolanean egiteko bigarren saioa
Urretxuko Udalak lehiaketa antolatu zuen alde zaharra apaintzeko eta bi egitasmo aurkeztu zituzten. Ibon Elgarrestak Iparragirre kaleko arkuak apainduko ditu eta Amaia Cidek eta Maite Arboniesek kultur etxe sarreran mosaiko bat egingo dute, auzolanean. Lehen saioa Gabonetan egin zuten eta bigarrena bihar (larunbata) egingo dute. Goizeko 10:00etan hasiko dira. Parte hartu nahi dutenek kultur etxean edo alde zaharreko dendetan eman behar dute izena.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide