200 argazki behar dira euskararen aldeko mosaikorako
Merkataritzan euskara bultzatzeko kanpainaren barne, mosaiko bat egin behar dute. Merkatariekin euskaraz egiteko konpromisoa hartuko duten 1.000 herritarren argazki bertikalak behar dituzte. 14 urtetik gorako edonork bidal dezake, pozikgainera@gmail.com helbidera eta Whatsapp bidez 628 75 99 48 telefono zenbakira. Mosaikoak 2×1,2 metroko neurria izango du eta martxoaren 15ean aurkeztuko dute. Dagoeneko 800 argazki lortu dituzte. 200 gehiago behar dituzte, beraz. Argazkiak otsailaren 14a baino lehen bidali behar dira.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide