Etzi hastekoa da zineklub ziklo berria Zumarragan, eta Butak21 zineklub taldeak iragarritako filmaren emanaldia bertan behera geratu da ezinbestean. Julen Arakama taldeko kidearen hitzetan, “dirudienez,
Boyhood filmak jasotako sariak eta izendapenak direla eta, banatzaileek ematea galarazi digute”. Ezingo dute film hori eman, baina emanaldia egongo da. Hain zuzen, filmen hautaketa egiterakoan zerrendan sartu, baina azkenean erori zen
Interestelar filma emango dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide