Udalak diplomak emango dizkie Urretxu Bizi Gara egitasmoan parte hartu duten etorkinei
Urretxuko Udalak diplomak emango dizkie bihar, 12:00etan, Urretxun Bizi Gara ikastaroan parte hartu duten etorkinei. Tailer hau Aniztasun eta Bizikidetza Mahaiak antolatu du, iritsi berri direnei herriari buruzko informazioa eskaintzeko. 15 lagunek parte hartu zuten azaroan eta abenduan egin ziren saioetan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide