Parisen ‘Charlie Hebdo’ aldizkarian gertatutakoak loa kendu dio. Marokon sustraiak dituen arren, Ouafak (Kalaa de Sragna, 1979) bizimodua Urretxun egin, eta bertan errotu da bere familia.
Nola sentitu zinen ‘Charlie Hebdo’ aldizkarian jazotakoaren eta haren ondorengoen berri izan zenuenean?
Gaizki. Arrazoi askogatik gaizki. Lehenengo eta behin errugabe asko hil delako. Batzuek arrazoi batzuengatik erail dute, besteek beste arrazoi batzuengatik. Badirudi dena indarkeriarekin konpontzen dela. Errespetuari buruz asko hitz egiten den arren, nik ez dut inondik ere ikusten.
Mingarriak al dira zuretzat Mahomaren irudiak?
Zorionez ez ditut ikusi. Mundu osoak daki guretzat Mahoma profeta oso handia dela. Ez ditut inondik ere haren izenean egindako erailketak justifikatzen, baina zertarako ukitu Mahoma guretzat horren ukiezina dela jakinda? Gure erlijioak profeta guztiei begirunea izaten erakusten digu. Guretzat gureak bezain sakratuak dira besteenak.
Jakina, gazte frantses horiek egin zutena ere oso gaizki dago, baina biharamunean haiek ere garbitu zituzten. Ezberdin pentsatu dezakegu, baina errespetuz jokatuko bagenu arazo asko konponduko lirateke. Mundu honen beldur naiz. Ezin dugu dena hurkoa akabatzen konpondu.
Aspaldi iritsi zinen Goierri garaira.
Bai, ni heldu nintzenerako gurasoak hemen bizi ziren. Hasieran uda igarotzen nuen hemen, eta gero gelditzeko etorri nintzen. Izukitza baserria gure lehenengo etxea izan zen, Zumarragan. Asko jolastu nuen han bizilagunekin erreka ondoan. Nire pena handiena Marokon hasita nituen ikasketak utzi izana da.
Zapia janzten duzu. Janztera derrigortuta zaudetenaren ustea zabalduta dago.
Ni familia islamiar praktikante batean hazi nintzen. Zapia janzteko hautua 20 urterekin egin nuen, eta erabaki askea izan zen.
Zer dio Coranak zapiari buruz?
Coranak dio emakumeak, haur izatetik emakume izatera igarotzen garenean, aurpegia eta eskuak erakutsi ahal ditugula soilik. Badaude beste aukera batzuk, burkarena, esaterako, nik neuk ulertzen ez ditudanak.
Zapia jarri zenuenean ingurukoengan jarrera aldaketarik sumatu al zenuen?
Bai. Zapi soil batek eragin dezakeenaren jabe egin nintzen jantzi nuenean. Nola liteke zapi bat janzteak pertsona bera besteen begietara ezberdin bihurtzea? Nire ustez, aurreiritziei bide gehiegi ematen diegu. Irudiagatik epaitzen dugu ondokoa, eta irudipena daukat, gu, musulmanak, gero eta gehiago gaudela aurreiritzi horien menpe. Hemen badago islamari buruz asko dakien jendea, irakurri eta informatuta daudenak; badago, halere, aurrez epaitzen duen jendea.
Nozitu al duzu hori?
Ez, bereziki. Lagun asko ditut hemen eta jendeak naizenagatik ezagutzen nau, ez zapi bat janzten dudalako eta musulmana naizelako soilik. Dena dela, iruditzen zait musulmanok gero eta gehiago gaudela aurreiritzi okerren jomugan.
Emakume islamiarra zapalduta bizi denaren ustea era nahikoa zabalduta dago.
Etxe arabiarretan botere banaketa ez da jendeak uste duen bezalakoa. Salbuespenak daude, noski, kultura guztietan dauden bezala.
Orain, terrorismoa eta jihadismoa estu lotu dituzte mendebaldeko zibilizazioaren etsai bihurtuz. Zer diozu?
Gizarte guztietan fanatikoak daude, nik ezin dut borroka egiteko modu hori ulertu. Borroka horrek ez dauka gure erlijioarekin zerikusirik, gure erlijioa besteak bezalakoa da, bakea zabaldu nahi du. Goikoek musulmanoi min eman nahi digute, jende xeheak hurbilagotik ikusten gaituelakoan nago, pareko gisa.
Sentitzen al duzu albiste batzuei ematen zaien toki zabalaren parekoa dela beste berri askorekiko ahanztura?
Bai, zalantzarik gabe. Non agertu dira orain gutxi hotzak jota Sirian hildako jaioberrien irudiak? Hori ez dute telebista kate handietan ateratzen. Ez dira haimatan, neguaren gorrian, egoera tamalgarrian bizi direnekin akordatzen, ez digute horren berri ematen.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.