Irisgarritasuna Iparragirre hiribidera iritsiko da
Zumarragako Iparragirre hiribidean, herrigunean, zorua kendu eta berria jartzerakoan irisgarritasunaren printzipioa zainduko dute bereziki. Zumarragako beste hainbat kaletan ipintzen ari diren zorua jarri aurretik, mailak dauden tokiak berdindu eta kota berera eramango dituzte hiribideko plazako arkupeak, plazako zorua eta espaloia. Bide batez, aparkalekuetan aldaketak egin, zabor edukiontziak lur azpian kokatu eta espaloiak zabaldu egingo dituzte. Hori guztia egin ondoren irisgarritasun arauak beteko ditu Iparragirre hiribideko plazak. Proiektua atzo onartu zuten aho batez osoko bilkuran eta deialdia publikoki iragarri ondoren, 26 eguneko epea irekiko da enpresek euren eskaintzak aurkeztu ditzaten. Gero, esleipena egin eta lanei ekingo diete.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide