Urtarrila karta jokoen hilabetea izan ohi da Zumarragako Gure Txoko jubilatuen egoitzan. Astetan banatu dituzte jokoak, eta herenegundik tutean ari dira hamasei bikote. Musean, briskan eta punttuan ere jokatuko dute. Horiez gain, billar, toka, igel-toka eta dominoa dira jubilatuetan egiten dituzten beste txapelketak.
Musean ez beste karta joko guztietan emakumezkoen presentzia gizonezkoena bezainbestekoa da, «erdi eta erdi», dio Miguel Angel Cenera Gure Txokoko lehendakariak, «musean, ordea, gizonezkoak dira gehienak; baliteke ohitura kontu bategatik-edo izatea».
Bikoteka aritzen dira eta partida bat galduz gero, txapelketatik kanpo geratzen dira zuzenean. Guztira, ehun bat lagun aritzen dira joko hauetan guztietan. Lehian arituko diren bikoteak zozketa bidez ateratzen dituzte. Jokoan hasi aurretik arauak ezartzen dituzte gaizki ulerturik egon ez dadin.
Binaka edo bakarka
Sariak martxo hasieran emango dituztela aurreikusi du Cenerak, «behin txapelketa guztiak amaituta». Billarrean, igel-tokan, dominoan eta tokan bakarka aritzen dira. Igel-tokan eta tokan Euskadi plazako arkupeetan jokatzen dira. Denera, karta jokoen modalitate ezberdinak barne, bederatzi jokoetan arituko dira Zumarragako jubilatuak binaka nahiz bakarka.
Urtero egiten badituzte ere, egutegian data zehatza izan ohi dute karta eta bestelako joko hauek. Horiez guztiez gain, jubilatu etxean astero egiten diren jardueretan ehun eta hogei bat jubilatu aritzen dira. Esaterako, antzerki taldean –bi daude dagoeneko–, yoga ikastaroan, sevillana taldean, euskal dantzen taldean, koruan, jota taldean eta abar.
Gure Txokoko jarduera horien guztien memoria aurkeztuko dute bihar egitekoak diren urteko batzar orokorrean. Batzarrean iazko kontuak aurkeztuko dituzte eta, bide batez, egoitzari buruzko informazio orokorra emango dute. Jubilatu etxeko lehendakaritzan ez da aldaketarik egongo.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.