Kirmen Uribe idazlea herriko irakurleekin elkartu da
Kirmen Uribe idazle bizkaitarrak Urretxu eta Zumarragako irakurle taldearen saioan parte hartu du. Ondarroako idazlearen Mussche liburua izan dute mintzagai. Uribe Bitartean heldu eskutik olerki liburuarekin egin zen ezagun. Kritika saria jaso zuen. Bilbao-New York-Bilbaoliburuarekin, berriz, Narratiba Sari Nazionala irabazi zuen. Irakurle taldearen hurrengo saioa otsailaren 26an izango da. Lourdes Oñederraren Intemperies liburua landuko dute. Martxoaren 25ean, berriz, Bernardo Atxaga etorriko da Urretxuko liburutegira. Bere azken lanez hitz egingo du:Nevadako egunak eta Txoriak kolpeka.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide