Urretxuko Udalak elurrari aurre egiteko hartu dituen neurriak
Urretxuko Udalak hainbat neurri hartu ditu iragarrita dagoen elurteak ahalik eta arazo gutxien sor ditzan. Brigadak kaleak garbituko ditu, baina aurten ere auzolana beharrezko ikusi da. Udaltzaingoaren egoitzan palak egongo dira eskuragarri eta, gainera, herriko hamar tokitan gatz edukiontziak jarri dituzte herritarren eskura: Labeaga 33ko atzealdean (BM inguruan), Gernikako Arbola plazaren sarreran, Iparragirre 56en (Matxinporta-Barrenkale bidegurutzean), Nekolalden (Altamira bidean), Elizalden (Santa Barbara auzoaren azpiko aparkalekuan), Labeagatik Mundo Mejorrera doan bidean (Sorginzulo parean), Mundo Mejorren (goialdean), Labeaga 52n, Pagoetan hasieran eta Mugitegiko B bidean (taberna ondoan). Laguntza behar izanez gero, udaltzaingora dei daiteke: 943 03 80 85.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide