Sasieta Mankomunitateko zabortegiaren itxieraren harira Mikel Serrano Zumarragako alkate sozialistak Bilduk zabortegiaren egoera zein den ezkutatzen duela esan du, baita haren etorkizunaren gainekoa ere: «Informazioa lortzeko trabak jarri ditu, hala informazio teknikoa nola ekonomikoa».
Serranok jakin nahi du, «egoera zuzentzeko neurririk zergatik ez den hartu». Zabortegia ixteaz batera, sei hilabeteko epean berriz irekitzeko plan baten diseinua egin dutela dio, «txosten juridikorik gabe eta Sasietako teknikariak bazter utzita». Irekiera horrek 2.500.000 euroko kostua izango lukeela dio Zumarragako alkateak, eta galdetu du, «herritarren tasatik aterako dute? Zenbat ordaindu beharko du herritar bakoitzak?». Bilduk gaiari buruzko isiltasuna «muturreraino» eraman duela esan du: «Ez baitute azaldu ere egin aurrerantzean zabortegira eramaten ditugun hondakinak nora joango diren».
Bildu Sasietako Mankomunitatearen buru izan den lau urteotan, «kudeaketa negargarria» egin duela gehitu du: «Ez dute zabortegia Eusko Jaurlaritzak ezartzen dituen ingurumen eskakizunetara egokitu».
Serranok dioenez, «beste alde batera begiratu dute eta atez atekoa glorifikatu duten bitartean, hondakinen itxiera tratamendua ez dute kudeatu». Serranoren hitzetan «arbuiagarriena» da, «hala Mankomunitateak nola Aldundiak zabortegiaren egoera eskasaren berri bazutela, eta, hala ere, Gipuzkoako zabortegia bilakatu nahi izan dutela».
Bilduri Gipuzkoan «gobernatzen utzi» izanaren erantzule egin du EAJ Serranok, «orain konturatu dira beren hautua zeinen kaltegarria izan den».
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.