Urretxuko EH Bilduk batzarra egingo du larunbatean
Urretxuko EH Bilduk herri batzarra egingo du larunbat honetan, programaren lan ildoak eta helburu nagusiak zehazteko. EH Bilduk herritarren parte hartzearekin egin nahi du programa eta urretxuarren artean 400 inkesta banatu ditu. Emaitzak eskuetan, larunbatean lehen batzar bat egingo du. 10:00etan izango da, kultur etxean. Nahi duten guztiek parte har dezakete.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide