Euskal Herriko Itzuliaren 3. etapan txirrindulariek Antion gora bi aldiz egin beharko dute
Euskal Herriko Itzuliaren hirugarren etapak Zumarragan izango du helmuga. Orain lau urte bezala, txirrindulariek Antioko gaina jo beharko dute Eitzagatik igota. 2011n igoerak ikusmira handia sortu zuen, aurtengoan igoera bi aldiz egin beharko dute txirrindulariek Zumarragako udaletxeko helmuga jo aurretik. Duela lau urteko ekitaldian txirrindulari bat baino gehiago bizikleta eskuetan iritsi zen Antiora zinez gogorra baita igoera; desnibela %24koa da eta 800 metroko bidearen estuak ez die lana erraztuko.
Bihar, Goierriko Hitzan itzuliaren hirugarren etapak Goierrin barrena egingo duen ibilbidearen berri.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide