Atzeratu egin dute gaztetxeko flamenko gaua
Gaztetxean gaur (ostirala) egitekoa zen flamenko gaua atzeratu egin dute, eguraldiagatik. Saioa martxoaren 15ean egingo dute. Flamenkoaren eta euskal sustraien arteko fusio edo uztartze bitxia proposatzen du ikuskizunak. Bertan, Angel Lopez del Toro abeslariak, Mikel Aveiro eta Adrian Larrañaga txalapartariek, Askoa Etxeberrieta flamenko dantzariak, Aitor Escobat gitarra jotzaileak eta Jose Gil perkusio jotzaileak parte hartzen dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide