Zumarragako gaztelaniazko irakurle taldearen gidaritza bere esku hartuko du Leivak (Badalona, Herrialde Katalanak, 1978). 20 bat kide ditu taldeak, baina dozena bat dira hilero biltzen direnak.
Orain artean gaztelaniazko irakurle taldeko kidea izan zara. Aurrerantzean dinamizatzaile lanak egingo dituzu. Nolatan?
Jose Luis Canchok utziko zuela esan, eta dinamizatzaile lana nire gain hartzea proposatu zidan. Baiezkoa eman nion taldeko kideekin hitz egin eta gero. Niretzat, oraindik eta gehiago irakurtzeko aukera da.
Jose Luis Canchoren bideari jarraituko diozu?
Canchoren ekarpena itzela izan da. Narratiba eta literatur entseguak irakurri ditugu, batik bat. Liburu bikainak eta nahiko ezezagunak jarri ditu gure eskuetan, berekin benetako altxorrak irakurtzeko aukera izan dugu. Gauza txikien literaturan murgildu gaituela esango nuke. Nik, nire aldetik, ezin dut berak bezainbeste ekarri literatur kalitatearen esparruan, baina nire begirada gehitu diezaioket taldearen jardunari.
Nolako begirada da zurea?
Ni emakumea naiz eta emakumeek idatzitako literatura gehiago irakurtzen dut. Ni bidaiaria naiz eta munduko literaturari ateak zabaldu nahi dizkiot. Kazetaria naiz eta gai sozialak zein politikoak interesatzen zaizkit. Generoetan ere aukerak zabaltzeko asmoa daukat.
Taldearen dinamikan aldaketak egingo al dituzu?
Nire asmoa zikloak antolatzea da. Hiru hilabeteko iraupena izango dute eta taldekideen interesen arabera gaiak aukeratuko ditugu. Antolaketa honek liburua nola idatzita dagoen aztertzeaz gain, liburuaren inguruan saretzen diren gertaera historikoei nahiz sozialei buruz hitz egiteko aukera emango digu.
Euskarazko irakurle talde bat ere badago. Irakurle bat baino gehiago bietan aritzen da. Hartu emanik ba al dago?
Bi taldeak osagarriak izan daitezke eta loturak sendotu daitezkeela uste dut. Finean, irakurle talde bat kulturaz hitz egiteko aitzakia da. Gure taldeko kide bat baino gehiago sortzailea da, hala pinturan nola literaturan. Taldea beren sormen lanari bide emateko gunea eta, aldi berean, gure inguruan kulturari lotuta gertatzen ari denari buruz jarduteko esparrua izan daiteke.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.