Bisitari kopuruak nabarmen egin du gora 2014an Goierri garaian
Urola Garaia Mankomunitateko turismo sailak emandako datuen arabera, bisitari kopurua ia %40 igo da 2014an. Guztira 74.904 bisitari zenbatu dituzte Goierri garaia osatzen duten lau herrietako –Ezkio-Itsaso, Legazpi, Urretxu eta Zumarraga– turismo baliabideetan. Museo gehienek 2013ko bisita kopuruari eutsi badiote ere, turismo sailetik Zumarragako Antio Interpretazio Zentroaren irekierak eta Legazpiko Burdin Haranak izan dira bisitari kopuruak gora egiten gehien lagundu dutenak. Turismo sailetik azpimarra egin diote, bide batez, Inaziotar Ibilbidearen inguruan egiten ari direna lanari. Ibilbidearen lehenengo etapa Loiolatik Antiora doa, eta ibilbidea egonkortzen den heinean Antioko gero eta bisitari nahiz erromes gehiago jasoko dituelakoan daude.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide